Berriak

"Ramiro Pinilla" sariak

2018/09/14

Fernando Palazuelos eta Nerea Balda izan dira "Ramiro Pinilla" 1. Eleberri Laburren Lehiaketako saridunak. Lehenengoak, gaztelaniazko lanen saria irabazi du eta, bigarrenak, euskarazkoena. Gainera, Marina González Prada gazteak "Txiki Baskardo" 1. Haur Kontakizunen Lehiaketa irabazi du. Ekimen horiek Getxoko Kultur Etxeak bultzatuta daude eta sormen literarioa bultzatu eta idazle getxotar ospetsuaren memoria babestea dituzte helburu nagusiak.

Fernando Palazuelos Gete (Bilbo, 1965) gaztelaniazko eleberri laburren saria irabazi du "Llamadme Žula" izeneko lanarekin. Kontakizunean Václav Havel olerkari eta antzerkigile txekiarraren espetxeratzea islatu egin du eta, epai-mahaiaren ustez "askatasunekiko konpromisoa, koherentzia personala eta zuzentasun moralari buruzko gogoeta interesgarria da, hori guztia estilo zaindu eta landuz idatzita".

Palazuelosek zenbait narratiba, poesia eta antzerki lan egin ditu. Horien artean aipatu behar dira "La trastienda azul", "Papeles de penumbra", "Las manos del Ángel", "Pura chatarra", "Funámbulos ciegos" eta Vasconia intangible izeneko saga. Bere azken eleberria "Años de niebla" da. Antzerkigintzaren arloan "Billete a Villanueva", "Ianua Caeli, La puerta del Cielo", "Kraken" eta "La cita" egin ditu. "La memoria de los esclavos" eta "Alma de hierro" poema-liburuak eta baita "Ficcionarium", "Designios" eta "Geometría del azar" kontakizun-liburuak ere idatzi ditu. Bere jardueran zehar zenbait sari irabazi ditu, esaterako Torrente Ballester saria eta Vicente Blasco Ibáñez Narratiba Saria.

Nerea Balda Sanjuan (Irurtzun, 1975), berriz, euskarazko lanen saria irabazi du "Atzerrian, abroad, á l'etranger, all'estero" eleberriarekin. Horretan erbesteratzearen inguruko sentimenduak jorratzen ditu atzerrian bizitzera joan den emakume baten gogoetez baliatuta. Epai-mahaiaren ustez, lanak "sentimendu hori eta eragindako emozioak gaztaroari lotuta ego narren, egileak nostalgiatik haratago doa eta estilo zalu erabilita, etxetik urrun egoteak eragiten duen hutsunea irudikatzen du. Euskal Filologian lizentziaduna, irakasle jarduten da Altsasu BHI-n eta Iruñeko Udalak bultzatutako Euskarazko Sortzaile Berrien Literatura-lehiaketan 3. saria lortu du aurten.

Azkenik, Marina González Prada gazteak, Getxoko Caro Baroja BHI-ko DBH-ko ikasleak, "Txiki Baskardo" lehiaketa irabazi du Alzheimerren gaixotasunari buruzko egunkari eran idatzitako kontakizun batekin.

Buena acogida

"Ramiro Pinilla" lehiaketaren lehenengo deialdia oso harrera ona izan du literatura-zaleen artean. Guztira, 123 lan jaso dira; horietatik, 23 egile getxotarrenak dira eta, gainerakoak, ia estatu osotik bidalitako idazkiak. Honako hauek izan dira epai-mahaikideak: Felipe Juaristi Galdos eta Laura Mintegi idazleak eta Lucía Martínez Odriozola kazetaria. 6.000 euro esleitu dira sari bakoitzeko. "Txiki Baskardo" lehiaketari dagokionez, honako ikastetxe hauetako DBH-ko ikaslek parte hartu dute: Caro Baroja eta Artaza-Romo Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta Santísima Trinidad Madre del Divino Pastor ikastetxeak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +