Berriak

Getxoarte 2018

2018/06/20

Getxoarte-Getxoko Pratika Garaikideen aretoa azken urteotan izan duen bilakaera handia aztertu ondoren, antolatzaileek erabaki dute etengabeko aldaketa ezinbestekoa dela ekimena era arrakastatsuan egiten jarraitu ahal izateko eta baita horren izaera hezitzailearen aldeko apustua egiteko. Horrela, Getxoarte ez da aldizkako ekimena izango eta urte osoan etengabe garatuko da, artearen sustapeneko kontzeptua deialdi publikoen bidez mantenduko dela, Kultura Plan Estrategikoaren sormena bultzatzeko filosofiari jarraituta.

Getxoarteren zenbait jarduera eta programa (horietako batzuk berriak direnak) urtean zehar izango dira, ibilbide luzeko proiektuak baitira, esaterako laboratorioak edota egoitza-bekak. Beste batzuk, berriz, adibidez "El Respiradero" eta "Galeriak" programak, urriko lehenengo asteburuan izango dira. Horrezaz gain, Getxoarte ez da leku batean bakarrik kokatuko eta beste leku eta giro batzuetan egingo da.  Horrela, bere programa zabalduko da eta horri esker herritarrei sormen garaikidea gerturatuko die ezberdinak diren bost lan lerroz baliatuta.

Horietako lehena Bitartekaritza-programa da, bertoko kolektiboei zuzendutako elkar-sormenerako eta trebakuntzarako gunea hain zuzen ere, eta horretarako, adibidez, laborategiak abian jarriko dira. Azken horiek zenbait asteko iraupena dute eta sinergiak bilatzen dituzte hainbat lekutan. Horiei Jubil*Arte espazioa (Romo Kultur Etxean) gehitu behar zaie, zahartze aktiboaren aldeko apustua egiten duena, betiere erabiltzaileen jakintza eta praktikak kontuan hartuta. Azkenik, Artaza Romo BHIrekin elkarlanean sortu zen #Extraescolar lan-taldeak aurrera darrai, laugarren urtez jarraian, ikerkuntza irekiaren formatua mantenduta.

Programa eszenikoari dagokionez, gorputz-adierazpenaren ulermena sustatu nahi du eta baita sormenari lotutako zenbait prozesuei buruzko gogoeta egin. Testuinguru honetan "El Respiradero" ekimena kokatzen da, artista garaikideen lana kalera (Areetako Geltokia plazan) gerturatu nahi duena eta izen handiko sortzaileak bilduko dituena. Horren barruan 5 beka eskainiko dira, urriaren 6an eta 7an ikusgai izango diren proposamen eszeniko-perfomatiboak  bultzatzeko. Bekak eskatzeko deialdia uztailaren 6ra zabalik egongo da (info: getxo.eus/getxoarte/elrespiradero).

Egoitza-programa bat ere abian jarri nahi dute antolatzaileek. Horri lotuta, Musika Eskolarekin elkarlanean proiektu eszenikoa garatzeko Proszenia beka aipatu behar da, eta baita dantza eta antzerki garaikidearen sorkuntza ardatza duen egoitza-programa ere.

Halaber, Erakusketa-programa ere izango da aurten. Horren bitartez beste leku batzuetara zabalduko da Getxoarte, esaterako Torrene Aretoa, bertan komisarioen lana baldintza profesionaletan garatzeko aukera izango dela. Paco Chanivet, Getxoarte Bildumaren sariaren irabazlea izango da bertan lanak erakutsiko dituen lehenengo artista. Horrezaz gain, "Galeriak" erakusketa-komisariotza proiektua izango da urriaren 5etik 30era, ohikoak ez diren espazioa bultzatzeko asmotan, Punta Begoñako Galeriak, hain zuzen ere. Programa horren barruan ere aipatzekoa da SALÓN beken deialdia. Horien bitartez, Romoko Kultur Etxean ikusgai izango diren 10 proiektu hautatuko dira, "Lazada" espazioarekin batera. Azken horrek Topaketa-programaren barruan dago eta komisario-jarduera kritikoari buruzko topagunea da eta zenbait tailer eta mahai-inguruak hartuko ditu. Bekak eskatzeko epea ekainaren 21etik uztailaren 21era egongo da zabalik (info: www.getxoarte.eus).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +