Berriak

2018ko San Lorentzoko Azoka: izen-ematea

2018/06/04

Algortako San Lorentzoko Azokarako (Getxon) saltokiak eskatzeko epea ekainaren 11tik uztailaren 6ra arte izango da. Algortako Kultur Etxera telefonoz deituz eman behar da izena (94 491 40 80), 8:30etik 14:30era, edota e-mail bidez: 

Eskabide-orri betegarria eskura HEMEN

Merkatua San Lorentzo egunean egingo da, abuztuak 10, 10:00etatik 14:30era. Idiazabalgo jatorrizko izendapeneko gazta-lehiaketa, barazki-lehiaketa eta landare apaingarrien lehiaketa mantenduko dira.

Saltoki kopurua ere mantenduko dugu baina hautatzeko irizpideak aldatu egin dira; lehentasuna emango zaio eskualdeko ekoizleen presentziari.

Produktu mota bakoitzeko eskaerak eta txosna eskaerak egin ahal izateko informazio zehatza telefonoz eta e-mailez emango dizuegu.

Udal arautegiak dioenez, behin parte-hartzea konfirmatuta, saltzaileek tasa ordaindu beharko dute bankuan. Tasa produktu motaren araberakoa izango da:

• Barazkiak, frutak, loreak, eztia: 13 €
• Txakolina: 17 €
• Ogia eta eratorriak: 13 €
• Gazta, txarkuteria eta eratorriak: 17 €
• Txosna: 188 €

Merkatura balorazio ezberdinak dituzten produktuak aurkeztuz gero, tasarik altuena aplikatuko zaie. Tasa, oraingoz, ekoizlearen presentziari dagokio, antolatzaileek ematen dioten postu kopurua gorabehera. Bankuko kontua edizio honetan onartzen diren ekoizleei soilik jakinaraziko zaie, berresten dugun unean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +