Berriak

Urteko diru-laguntzak

2018/05/29

Urteko diru-laguntzak udalerriko 20 kultura taldeentzat

Kultur Etxeak 124.800 euro eman ditu urteko diru-laguntzatan Getxoko hogei kultura talderen artean banatzeko, joan den urtean baina bi gehiago, zeinek bere jarduerak garatu ahal ditzaten.  Aurtengo zenbatekoa joan diren urteetakoen aldera gehitu egin da, % 5 adinbat, udal gobernuko taldeak (EAJ-PNV, PSE-EE) eta EH Bilduk elkarrekin batean dihardutela itundua; egoera ekonomikoaren baldintzak bide onetik aurrera badoaz, datozen hiru urteetan ere %5 adinakoa izango da urteko gehipena.

Elkarteok duten egitekoa funtsezkoa da udalak kultura aldetik egiten duen eskaintza garatzerakoan, zer esanik ez elkartegintza sustatzekotan. Getxoko Udala oraindik orain Kulturako Plan Estrategikoa garatzen buru-belarri ari da eta auzolanari edo elkarlanari, hau da, kulturako eragileekin batean burutzen denari behinen eta funtsezko deritza, batez ere sormena bizkortzeko eta sustatzeko. Hortarako hainbat dira burutan ateratzen dituen ekimenak, esateko moduan, kulturako elkarteen jarduera arruntari eragina ematea, horixe du bere jardunbidea eta lankidetzako aribidea, haren beraren Kulturako Plan Estrategikoaren sustrai eta euskarri, Kultur Etxearen bidez eta bitartez abiaraziz.

Kulturako zinegotzi Koldo Iturberen esanetan, “herria, udalerria, bertako kultura-elkarteak eta haien eragintza lagun baditu, aberatsa da, eta bizi-bizia, nonbait ere”.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +