Berriak

Diru-bilketa solidarioa ASPANOVASentzat

2018/05/08

ASPANOVAS-Bizkaia (Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartea) elkarteak gaur jaso du Kultur Etxearen eskutik "Getxoko Irudiak" erakusketaren lanen salmentarekin  bildutako dirua. Erakusketa apirilaren 20tik 23ra egon zen ikusgai Liburu Azokan eta horretan Zirri-Marra Arte-Tailerreko haurrek parte hartu zuten .

4 eta 15 urte bitarteko ikasleen akuarelak bildu ziren erakusketan. Guztira, 80 lan saldu ziren eta baita posta-txartel ilustratuak. Gainera, dohainak ere jaso ziren. Guztira, 962,62 € bildu dira.

Gaur izandako ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Zirri-Marra Arte Tailerraren arduradun diren Miren Begoñe Bilbaok eta Ibon Garagarzak; Aspanovas Bizkaia elkarteko presidente Mari Jose Martínezek; erakusketan parte hartu zuten zenbait haurrek; eta Koldo Iturbe, Kultura, Gazteria  eta Euskara zinegotziak.

Gainera, erakusketa dela eta, 13 urteko Sara Markaida artista gaztearen lan bat zozkatu da, Josune García irabazle gertatu dela. Haiek ere ekitaldian parte hartu dute.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +