Berriak

Ezagutu nahi duzu Romoko Kultur Etxea?

2018/04/16

Romo Kultur Etxea-RKEren irekiera dela eta, apirilaren 19tik maiatzaren 8ra zenbait bisita gidatu izango dira. Bisiten iraupena 45 minutukoa izango da, gutxi gora behera, eta taldeak, 20 lagunekoak, gehienez.

Bisiten egutegia honako hau izango da:

  • Apirilak 19 (osteguna); 12:00etan - euskaraz
  • Apirilak 24 (asteartea): 17:30ean - gaztelaniaz
  • Apirilak 26 (osteguna); 12:00etan - euskaraz
  • Maiatzak 3 (osteguna) 12:00etan -  gaztelaniaz
  • Maiatzak 8 (asteartea); 17:30ean - euskaraz

Eraikin berria ezagutu nahi dutenek izena eman ahal izango dute 94 466 00 22 telefonoaren edota rke@getxo.eus e-postaren bitartez, izen-abizenak eta bisitaren data zehaztuta.

Romoko Kultur Etxeko zerbitzu-gida eskura hemen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +