Berriak

70.000€ko diru-laguntza

2017/10/13

70.000€ko diru-laguntza Algortako “Portuzarra” auzokideen elkartearentzat

Udalak 70.000€ko diru laguntza eman dio  Algortako Portuzarra auzokideen elkarteari batez ere ordaintzeko hainbat etxetako fatxadetan egindako konpontze- eta margotze-lanak. Diru hori ere baliatuko dute auzoko zenbait eraikinetan termiten kontrako tratamenduak egin ahal izateko.

Koldo Iturbe Kultura zinegotziak adierazi duenez “hau da elkarte honi diru-laguntza ematen diogun hirugarren aldia, eta udal gobernu taldearen asmoa da, eta horrela dago jasota Legealdi Planean, Portu Zaharreko auzokideekin elkarlanean jarraitzea Getxoko hain adierazgarria den gune horretan jarduteko eta hobetzeko irizpideak ezartzeko”.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +