Berriak

Asilo, babesa, migrazio eta aniztasunari

2017/09/27

Udalak asiloari, babesari, migrazioei eta aniztasunari buruzko jarduera batzuk antolatu eta lagundu ditu datozen egunotarako, hainbat sailaren (tartean Liburutegiek, Kulturartekotasun eta Immigrazio Unitateak edo Kultur Etxea…) programazio desberdinen barruan, herritarren artean eskubideari buruzko hausnarketa sustatzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko. 

Larunbatean, hilaren 30ean, Algortako Villamonteko Kultur Etxean  ikus-entzunezko baliabideen gida banatuko da, Migrazioei eta babesari buruzko Horren urrun, horren hurbil Liburutegiak Topaleku egitarauaren barruan. Gida www.getxo.eus/liburutegiak helbide elektronikoan ere dago eskuragarri. Egun berean, urteko azken lauhilabeteko lehenengo sakontzeko mintegia ere izango da, udalaren Zurrumurruen kontrako Estrategiak antolatuta. Gaia Europa eta pertsona errefuxiatuak izango da, gazteleraz. Izenematea: www.getxo.eus/antirumores . 

Liburutegiak Topaleku programaren barruan, eta toki berean, urriaren 13ra arte Gipuzkoako Mugak-SOS Arrazakeria GKEaren erakusketa bisitatu ahal izango da, asilo eta babesari buruzko hainbat panelek osatuta, Europako migrazio politikei buruzko hausnarketa egiteko, hedabideen titularrek agertzen dutenetik aldenduz. 

Aste bat geroago, urriaren 7an, larunbatean, Liburutegiak Topaleku egitarauak Villamonteko Kultur Etxean, 11:30ean hasita, bideo-forum saioa izango da, Javi Larrauriren La luz de aquella tierra, Mujeres republicanas en el Exilio izenburupeko dokumentalaren proiekzioarekin. CEAR Euskadi GKEaren ekimenak 40.hamarkadan bizirauten saiazeko Mexikora heldu ziren emakume talde baten  istorioa kontatzen du. 

Bestalde, Antzerki Jardunaldiek beren programazioaren barruan La Zanja izeneko antzezpena eskainiko dute, CEAR Euskadi entitatearen Caminamos para Crecer taldearen eskutik, urriaren 6an, ostiralean, 20:00etan, Utopian zentroan. Sarrera gonbidapenaren bitartez izango da eta hori Villamonteko Kultur Etxean hartu ahal izango da urriaren 2tik aurrera, eta UTOPIAN zentroan bertan, antzezpen egunean, 19:00etatik aurrera.

Azkenik, zabalik dago Susanna Martinek zuzendutako Komiki eta aniztasunaren alde antolatutako tailerrerako izena emateko epea. Unesco Etxearen eskutik, ekimena Villamonteko Kultur Etxean izango da, irailaren 30etik urriaren 28ra arteko bost larunbatetan. Tailerra 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat izango da eta bertan kultur aniztasuna, kultur artekotasuna eta estereotipoak landuko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +