Berriak

29. Nazioarteko Blues Jaialdia

2017/07/04

Getxoko 29. Nazioarteko Blues Jaialdia

2017ko egitaraua jakiteko, sakatu HEMEN

Getxo&Blues jaialdia berriro ere datorkigu afroamerikar erroko doinu onenak gerturatzeko. Uztailaren 13tik 15era, Algortako Biotz Alai abesbatza plazak 29. jaialdiaren saio nagusiak hartuko ditu. Ia 30 hamarkadako ibilbidea egin du, beraz, jaialdia eta hasiera-hasieratik publiko fidela izan du, Getxoko kultura-programazioaren zutabe sendoenetako bat dela.

Bere aurreko 27 edizioetan zehar, Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak musika mota honen aberastasuna erakutsi dio jendeari, eta bluesari merezi duen garrantzia ematearen aldeko apustua egin du. Horregatik, Getxon blues musika da jaialdiko protagonista bakarra, hiru egunetan jendeari generoaren aniztasuna hurbilduko diona. 

29. jaialdi honetako egitarauan estilo anitzak bilduko dira. Aurtengo kontzertu nagusiak saio bikoitza batekin abiako dira, eta egungo estatu mailako eszenan nabarmendu diren bi talde izango dira protagonista. Priscilla Band talde bilbotarrak zabalduko du gaua. Duela 10 urte hasi ziren jotzen eta deep funk estiloa dute ardatz nagusia. Bederatzi musikarik osatuta, energia handia erakusten dute beren saioetan, publikoa dantzarazteko asmoz.

Jarraian, Freedoniaren txanda izango da, estatuko soul eta funk eszenako banda nagusienetariko bat, hain zuzen ere. Maika Sitte abeslariaren ahots bikainak gidatzen du 10 musikarik osatutako Madrilgo talde honen lana eta beren eragin nagusien artean, aipatu behar dira Etta James, Marin Gaye, Jackie Wilson, Edwin Starr eta Barbar Acklin, besteak beste.

Biharamunean, ostiralean, blues musikaren ahots handi bat izango dugu Getxon: William Bell. 77 urte dituela, Memphiseko artista urrezko garaia bizi du, eta orain dela gutxi Grammy sari bat eskuratu du "This Is Where I Live" diskoari esker. Lan borobil horrekin Stax diskoetxera itzuli da Bell, 60 eta 70eko hamarkadan arrakasta handiak grabatu zituen zigilura, hain zuzen ere. Artista handi batzuk kanta ospetsu horien bertsioak egin zituzten, esaterako Etta James, Rod Stewart, Billy Idol eta Eric Claptonek.

Azkenik,  Music Maker Foundation taldeak itxiko ditu Getxo&Bluesaren saio nagusiak.  Proiektu honen helburua bikoitza da: blues musikaren tradizioa eta benetakotasuna berreskuratzea alde batetik, eta bluesmen beterano askorentzako "egoitza artistiko" bilakatzea, bestetik.  Ikuskizun honen bidez benetako blues kluben giroa bizi ahalko dugu. Artista beteranoak igoko dira eszenario gainera, oinarri erritmiko bikain baten laguntzarekin.  Blues Maker Foundation ekimenak izen handiko artistak bildu araziko ditu Getxon: Robert Lee Coleman, Alabama Slim, Albert White, Lil' Joe Burton, Robert Finley eta Ardie Dean.

Jaialdiko egitaraua osatzeko, doako kontzertuak eskainiko dituzte Confluence eta Woody Blues Trio taldeek, hilaren 14 eta 15eko kontzertuak amaitutakoan bluesa giro lasaiago batera eramango dutenak.  Azkenik, Crazzy Jazzers Street Band taldeak Algortako hirigunea berotuko du  bere erritmo alaiekin ostiralean eta larunbatean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +