Berriak

Zinea

2017/06/07

4.544 Ikusle Zine-Kluba eta Cinema Paradiso zikloetan 

Getxoko helduentzako zinema zikloen denboraldia, Zine-Klubak eta Cinema Paradisok osatuta, amaitu berri da. Guztira, 4.544 ikusle  etorri dira saioetara, hau da, aurreko denboraldian %18 baino gehiago. 

Zine-Kluba zikloan 15 film eskaini dira eta 2.484 lagun etorri ziren.  Cinema Paradison, berriz, 12 pelikula proiektatu dira eta 2.060 ikusle egon dira. Bataz besteko publikoa proiekzioetan 168 lagunekoa izan da. 

Film arrakastatsuei dagoekienez, Zine-Klubean Pedro Almodóvarren "Julieta" eta Raúl Arévaloren "Tarde para la ira" izan dira, horietako bakoitzak 316 ikusle bildu zituztela. Cinema Paradison, Paul Verhoevenen "Elle" eta Thomas McCarthyren "Spotlight" izan ziren proiekzio jendetsuenak, 193 eta 171 ikuslerekin, hurrenez hurren. 

Zinema zikloak azaroan itzuliko dira Getxora eta, ohi bezala, egitarau anitza eskainiko diete zinemazaleei  datorren urteko maiatzera arte.


 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +