Berriak

345.000 pertsona inguruk

2017/04/26

345.000 pertsona inguruk liburutegien zerbitzua erabili eta jardueretan parte hartu zuen

Villamonteko liburutegia

2016. urtean 345.000 lagun etorri ziren liburutegietara eta horiek antolatutako jardueretan parte hartu zuten. Kopuru horretatik, 285.000 pertsona egon ziren San Nikolas, Villamonte eta Gobelako lokaletan; 1.000 pertsona eguneko, alegia.  Gainerakoek liburutegi zerbitzuak antolatutako ekimenetan parte hartu zuten. Azken horien artean nabarmendu behar dira Letren Terrazak, Liburu Azoka eta Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa.

Mailegutzari dagokionez, %89,4 gaztelaniazko aleak izan dira eta gainerako %10,6, euskarazkoak. Gehien eskatu zituzten liburuak honako hauek izan ziren: gaztelaniazko helduen sailean, "La chica del tren" (Paula Hawkins); euskarazkoan, berriz, "SPrakoTranbia" (U. Elorriaga).  Haur sailean, "Días de Perros: Diraio de Greg 4" izan da libururik arrakastatsuena. Azkenik, bideotekan, "24" telesaila izan da izenbururik eskatuena.

Iaz 288 egunetan egon ziren zabalik liburutegiak, asteko 61 ordu, hain zuzen ere. Ohi bezala, areto guztiek beren ordutegiak zabaldu zituzten azterketa garaietan, ikasleen eskariari aurre egin ahal izateko. Halaber, iaz 1.004 kide gehiago hartu zituzten liburutegiek eta urtea amaitu zenerako bazkide kopurua 30.499 lagunekoa zen. Horrezaz gain, aipatzekoa da liburu bildumaren gehitzea. Iaz 6.300 ale gehitu zitzaizkion eta, egun, 119.000 liburu dauzka. Gero eta arrakasta gehiago duen argazki bildumari dagokionez, 30.000 irudi bildu ditu dagoeneko.

Jarduerak

Lau egoitzetan eginiko lanaz gain, udal liburutegiek hainbat jarduera eta ekimen egiten dituzte irakurtzea bultzatzeko helburuz. Horien artean Letren Terrazak (Udako Liburutegiak) eta Liburu Azoka nabarmendu behar dira. Jarduera horiek 41.000 eta 14.000 lagun inguru erakarri zituzten, hurrenez hurren. Halaber, beste ekitaldi batzuk ere antolatu zituzten udal liburutegiek, hala nola Kontularien Kluba, literatura tailerrak, olerki-musika emanaldiak eta eskola bisitak. Horiez gain, berriagoak diren beste batzuk aipatu behar dira, esaterako, Bigarren Eskuko 2. Liburu Azoka. Bertan 13.000 euro baino behiago bildu ziren Zabalketa GKEk bultzatutako proiektu solidario bat gauzatzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +