Berriak

Getxo Jazz '17: aldaketa egitarauan

2017/05/16

Christian Scott tronpeta-jotzaile gaztea ariko da Getxoko Jazzaldian ekainaren 29an. Scott Pharoah Sandersen ordez ariko da, saxo-jotzaileak bertan behera utzi baitu Getxon egun horretan eskaini behar du saioa, antolatzaileen ez diren arazoak direla eta.

Christian Scott (1983, New Orleans) Estatu Batuetako jazz musikarien belaunaldi berriko tronpeta-jotzaile onenetariko bat da. Kritikoen ustez, jazz berriaren erregea da, jazza hip hop eta rock erritmoak era bikainean uztartzea lortu baitu.

Hamaika urte baino ez zituela hasi zen tronpeta jotzen eta, ordutik hona, gora egin du musikaren munduan. Besteak beste, Mos Def, Prince eta Marcus Miller artista ospetsuekin jardun da. Musikari gaztea 2006. urtean nabarmentzen hasi zen "Rewind That" diskoari esker Kritikoek lana goretsi zuten eta Grammy sarietan izendatua izan zen Scott.

Jarraian "Anthem", "Live at Newport", "Yesterday You Said Tomorrow", "Christian aTunde Adjuah" eta "Stretch Music" diskoak grabatu ditu eta horietan estilo berri baten bila dabil Scott atseden gabe, keinuz eta doinu-aurkikuntzez beterik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +