Berriak

2017 / 2018 tailerrak

2017/09/01

Cartel Talleres

2017/2018 Ikasturteko Tailerrak

Getxoko Kultur Etxeetan eskaintzen eta egiten diren tailerrak

2017/2018 ikasturteko ikastaroen eskaintza ikusteko, egin klik HEMEN

Irakurri, mesedez, informazio guztia

Data garrantzitsuak

  • Aurretiko izen-ematea:
    - Irailaren 1etik 13ra
    - Izena emateko inprimakia
    - Leku-zozketa: irailaren 15ean, 12:00etan, Algortako Kultur Etxean
    - Lekuari uko egiteko epea: irailaren 15etik 20ra
  • Matrikularen kobrantza:
    - 1. erdia: irailaren 22an
    - 2. erdia: urtarrilaren 4an
    - Tailerrean baja izateko eta horrela 2. zatia ez ordaintzeko azken eguna: abenduaren 20a
  • Ikasturtea:
    - Hasiera: urriaren 2ko astean
    - Gabonen aurreko azken astea: abenduaren 18koa
    - Gabonen osteko lehen astea: urtarrilaren 8koa
    - Aste Santuaren aurreko azken astea: martxoaren 19koa
    - Aste Santuaren osteko lehen astea: apirilaren 9koa
    - Amaiera: ekainaren 11ko astean

 Datu garrantzitsuak 

  • Eskabide-orria argi bete eta sinatu behar duzu.
  • Kobrantza banku-helbideratze bidez egingo da, gorago aipatu datetan. Behin kobratuz gero, ez da dirua itzuliko. Hortaz: 
    - Derrigorrezkoa da kontu zenbaki bat ematea (iban-a barne) eta horren inguruan eskatutako datu guztiak bete ditzazun.
    - Bi tailer ezberdinetan gehienez eman dezakezu izena, tailer bi horietako bakoitzean ordutegi bakarra aukera dezakezularik. Bitan baino gehiagotan apuntatuz gero, ezin izango zara batean ere sartu.
  • Tailerren lekuak mugatuak direla eta, daudenak baino jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo da.
  • Lehentasuna izango dute Getxon erroldatutakoek.
  • Jendaurreko zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko dizugu egun horretan bertan, eskabide-orrian datu hori eman badiguzu. Helbide elektronikorik ez baduzu, telefonoz deitu edo Erromo eta Algortako Kultur Etxeetan zuzenean galdetu beharko duzu.
  • Zozketa eta gero, tailerren batean lekua lortu baduzu, irailaren 15etik 20rako epea duzu lekuari uko egiteko. Bestela, leku hori nahi duzula ulertuko dugu eta tailerraren 1. erdia kobratuko dizugu.
  • Lekuak pertsonalak eta besterenezinak dira.
  • Tailerrek urritik ekainera arte iraungo dute eta bi zatitan kobratuko ditugu.
  • Arau eta baldintza hauetan ez dagerien edozein egoera, Getxoko Kultur Etxeak ebatziko du.

Eskaera bai kultur etxeetan bai webgune honetan egongo da eskuragarri eta, bete ostean, hemen aurkeztu ahalko duzu:

  • Romoko Kultur Etxean (Lope de Vega, 12), astelehenetik ostiralera: 8:00-14:30/16:00-20:00
  • Algortako Kultur Etxean (Villamonte A, 8-behea), astelehenetik ostiralera: 8:00-14:30/16:00-20:30
  • Posta elektronikoz: tailerrak@getxo.eus

 Informazioa

  • Erromoko Kultur Etxean (tel.: 94 464 91 33)
  • Algortako Kultura Etxean (tel.: 94 491 40 80)

Gogoratu:Izan zaitez, mesedez, itxarote-zerrendan geratu direnekiko solidarioa, eta ikastaroa uzteko asmorik badaukazu, jankinaraz iezaguzu albait arinen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +